Danborradan parte hartzeko izenemate epea zabalik dago

Leire Kortabarria 2004ko eka. 25a, 10:47
San Migeletako danborrada nagusirako parte-hartze deia egin dute antolatzaileek. Hain zuzen, danbor-jotzaile eta dantzari moduan irten gura duen jendea behar dute.contributors:

Herritarrek aukera dute danborrada nagusirako izena emateko. Hain zuzen, danbor-jotzaile moduan irteteko, beharrezkoa da 18 urte izatea, gutxienez; bestalde, dantzari izateko, 1987. urtean jaiotakoek izena eman ahal izango dute.

Interesa dutenek kultura etxera edo gaztelekura jo beharko dute, uztailaren 23a mugaeguna dutela. Izena ematen duten guztien artean, zozketa egingo dute irailaren 2an, Errekalde Herri Eskolako entsegu lokaletan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak