Slovakiako ikasleak Oñatin daude bisitan

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko eka. 22a, 14:37
Txantxiku ikastolak gonbidatuta, Slovakiako ikasleak daude herrian. Eguerdian Arantzazura joan dira eta arratsaldean, Urbiara doaz. Gasteiz, Donosti eta Bilbo ere bisitatuko dituzte.

Apirilean, Txantxiku ikastolako ikasle batzuk egon ziren Slovakian, eta orain hangoak etorri dira hona; elkartruke programa bati esker.

Astelehenean etorri ziren Oñatira Kosiceko (Slovakia) ikasleak, eta aste osoa egingo dute hemen:

  • Gaur, Arantzazura eta Urbiara doaz
  • Bihar, Gasteizera joango dira; Legebiltzarra eta alde zaharra ikusiko dituzte. Arratsaldean Landara doaz
  • Eguenean, Donostiara doaz, akuarioa bisitatzea eta hondartzan disfrutatzea
  • Egukaoitzean, Bilbora; Guggenheim museoara joango dira, eta arratsaldean, Mundakara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak