Gorpuztiko jaiak direla-eta, barraka postuak ipintzen hasiak dira Herriko Plazako aparkalekuan. Hori dela-eta, aparkalekua itxita egongo da aurrerantzean, ekainaren 14ra bitartean.contributors:
Ohi bezala, barraka instalazioak Foruen Plaza inguruko aparkalekuan egongo dira Gorpuzti jaiek irauten duten bitartean. Udalak aste honetan debekatu du gune horretan aparkatzea, hilaren 14ra bitartean.
Neurriak eragindako aparkaleku murrizketari aurre egiteko, Olaiturri eta Ibarrako lekuak erabiltzeko aukera izango da. Udalak eskatzen du, ahal dela, autorik ez aparkatzea erdiguneko hainbat lekutan, Unibertsitateko espaloiak, adibidez.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak