Peitto eta Ixidro onenak musean Makalenan

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko mai. 31a, 18:18
Peitto Iñurrategik eta Ixidro Palacinek irabazi dute Makalena elkarteko mus txapelketa. Aurten, 25 urte betetzen ditu elkarteak, eta hainbat ekitaldi antolatu ditu urteurrena ospatzeko, mus txapelketa, adibidez.

Joan den astean jokatu zen mus txapelketako finala, Makalena elkartean, eta Peitto Iñurrategik eta Ixidro Palacinek irabazi zuten. Predo Mari Igartuak eman zien saria, elkarteko presidenteak.

Aurten 25 urte

Makalena elkarteak mende laurdena betetzen du aurten, eta urte osoarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte bazkideek. Adibidez: diapositba emanaldia, mahai inguruak, antzerkia, hitzaldiak, bazkariak eta baita mus txapelketa ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak