Datorren uztailean bost urte beteko dira Oñati eta Frantziako Chateau Bernar herria senidetu zirenetik.
Urteurrena ospatzeko, 60 bat lagun etorriko dira uztailaren 16tik 18ra. Lagun hauek Oñatiko familietan ostatu hartzea nahi du Udalak, elkarren berri izateko. Orain, asteburu horretako egitaraua ari da prestatzen Udala.
Frantziako lagunak etxean hartu nahi dituzten herritarrek, kultura etxean jasoko dute informazio gehiago; izena ere bertan eman behar dute.
Oñatiren senideak
Oñati, Europa, Amerika eta Afrikako sei herrirekin dago senidetua: Sahara, Mexiko, Franzia, Argentina eta Guadalajarako herriekin. Arantzazu bitartez, baita Italiako Asis herriarekin ere.