Pako Aristirekin tertulia izango da kultura etxean

Leire Kortabarria 2004ko mai. 19a, 12:22
Pako Aristi idazlearen lanaren, baina, batez ere, bere pentsaeraren, iritzien… gaineko jakin-mina baduzue, berarekin hitzordua duzue eguenean, maiatzak 20, Oñatiko kultura etxean, 19:30ean.

Urrestillako idazlea izango da, izan ere, udal liburutegiaren literatura solasaldi zikloko aurtengo bigarren gonbidatua. Helburua da idazleekin berriketaldia izatea, giro atseginean.

Liburutegiko arduradunek azpimarratzen dute tertulia bat dela, ez hitzaldia, ez eta literatura errezitaldia ere. Etortzen den jendea oso gustura egoten da. Aukera paregabea da idazle hori ezagutzeko, ez bakarrik idazle bezala, baizik eta, batez ere, pertsona bezala. Izan ere, denetariko gaietaz berba egiten dute: batzuek zelan idazten duten azaltzen dute, ideiak zelan aurkitzen dituzten… Beste batzuek euskal literaturaren inguruko gogoetak egiten dituzte; inork bere lanen zatiak irakurri ditu. Inoiz, egoera politikoaz ere berba egin izan da, gogoratzen dute antolatzaileek. Hortaz, jendeari parte hartzera anima dadila dei egiten diote.

Udazkenean, beste bi

Pako Aristiren bisitaren ondoren, atsedenaldia izango da, eta udazkenean, beste bi idazle etorriko dira Oñatira: Gotzon Garate eta Fernando Morillo. Aristiren aurretik, Gerardo Markuleta oñatiarra izan zen solaskide.

Bigarren urtea dute Oñatiko liburutegian literatura solasaldiek. Iaz bi idazle hurreratu ziren: Harkaitz Cano eta Kirmen Uribe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak