Aurten, 100 urte betetzen dira benediktarrak Oñatira heldu zirela, eta mendeurrena ospatzeko, ekitaldiak antolatu dituzte urte osoan zehar. Tartean, ikasle ohien eguna.
Ekainaren 5ean izango da ikasle ohien eguna, eta hauxe da egitaraua:
- Eguerdian, meza ( hildako ikasleen omenez )
- Areto nagusian, ekitaldia, 100 urte hauen historiatik ibilbidetxo bat eginez.
- Bazkaria, eta bazkalondoko erromeria
Egunean zehar, gainera, ikasle ohiek aukera izango dute gaur egungo ikastetxea ikusteko.
Bazkarirako txartelak salgai
Maiatzaren 25a arte egongo dira salgai txartelak:
- Irizar, Altuna eta Urzelai estankoetan
- Luis, Portu eta Artxubi tabernetan
- Elkar Hezi ikastetxeko bi eraikinetan
Kanpoan bizi diren ikasle ohien bidea errazteko, kontu korrente bat zabaldu dute Banco Guipuzcoanon.