Bostgarren Oñati hiria "literatur sariak" abian da. Oñatiko udaletxean aurkeztu behar dira maiatzaren 14a arte.
Oinarriak
- Lehiaketan, 18 urtetik gorakoek hartu dezakete parte
- Lanak, euskaraz eta argitaratugabeak izan behar dute
- Pertsona batek, lan bakarra aurkeztu dezake
- Makinaz idatzita bidali behar dira
- Ezizena erabiliko dute lana sinatzeko
- Udaleko euskara edo kultura zerbitzuetara bidaliko dira
- Lanen luzeera: ipuina ( 6 eta 20 orri bitartean ), olerkia ( 50 lerrotakoa, gehienez ), bertso-paperak ( 8 eta 12 bertso bitartekoak )
Sariak
Bi sari banatuko dira modalitate bakoitzean:
- Lehenengo saria: 400 euro
- Bigarren saria: 250 euro
- Oñatiar onenari: 100 euro
Saria eman gabe gelditu daiteke epaimahaiak horrela erabakitzen badu. Egilea derrigor joan beharko da saria jasotzera.
Epaimahaia
Euskal literaturan adituak diren hiru idazle izango dira epaileak.