Maiatzaren 23an egingo da Aizkorriko mendi maratoia

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko api. 23a, 20:17
Aurten, munduko kopan sartzen da Zegama-Aizkorri maratoia, eta nazioarteko federazioak jarri du eguna. 300 lagunek hartuko dute parte. Lehen bi,hiru egunetan bete da zerrenda. Arrakasta izugarria du aurtengo maratoiak.

Aurreko bi maratoiak, Aizkorriko lagunak elkartearen egunean ospatu dira, uztaileko lehenengo domekan. Aurten, hala ere, munduko kopan sartzen da, eta federazioak ezarri du eguna.

Datorren maiatzaren 23an egingo da Aizkorriko maratoia. 42,195 kilometro ditu ibilibideak, eta 5.472 metroko gorabeherak. Zegaman hasiko da, 9:00tan, eta bertan bukatuko da. Aizkorrin, tarteko-helmuga izango da.

Arrakasta handia

Hirugarren mendi maratoian, 300 lagunek hartuko dute parte. Apirilaren 19an zabaldu zen izena emateko epea, eta dagoeneko bete da zerrenda.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak