Bihar, egubakoitza, Nazioarteko Liburuaren Eguna dela-eta, Udal Liburutegiak literaturaren inguruko solasaldi zikloa antolatu du, eta gaurkoa da lehenengo saioa. Markuletaren ondoren, beste idazle ezagun batzuekin berba egin eta euren lana hobeto ezagutzeko modua izango dute oñatiar guztiek.
Liburu azoka eta sinadura bilketa
Bestelako ekintzarik ere izango da Oñatin Liburuaren Eguna dela-eta. Bihar, egubakoitza, liburu azoka egongo da, hau da, bazkide bakoitzak liburu bat doan beretako hartzeko parada izango du. Gehienak euskarazko liburuak izango dira.
Horrez gain, egun osoan zehar, Europar Batasunak ezarri nahi duen ordainpeko maileguaren aurkako informazioa banatuko du Liburutegiak, eta sinadurak bilduko ditu neurri horren aurka.