"Espazioak amets egiteko" pintura erakusketa

A. Leibar 2004ko api. 20a, 11:40
Ramon Aranzabal arrasatearrak bere pinturen erakusketa jarriko du Oñatiko kultura etxean, maiatzaren 7tik 16ra bitartean.

Aranzabalek hamar urte inguru daramatza pintatzen. Orain, Oñatin ikusi ahal izango da azken bi urteetako lana.

Erakusketaren ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 18:30 – 20:30.
  • Larunbatetan eta igandetan: 18:30 – 20:30.

Orain artean Ramon Aranzabalek hainbat erakusketa egin ditu; sei bakarka eta, gainontzekoak, taldetan.

Konstruktibismoa eta espresionismo abstraktua

Aranzabalen lanak badu zerikusirik Errusiako Konstruktibismoarekin. Izan ere, haren espazio modulatuek eta zerrendek dituzten elementu geometriko eta arkitektonikoek gogora ekartzen dizkigute etxeak, itsasontziak eta nekazaritzarako tresnak.

Halaber, haren koloreek eta giroek zerikusia dute espresionista abstraktuekin, Klee eta Kandinskyrekin, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak