Emakumezkoen Afrika izeneko biltzarra

Amagoia Lasagabaster 2004ko api. 5a, 19:37
Oñatiko Unibertsitate zaharrean Afrikako emakumeen gaineko biltzarra egiten dihardute. Jardunaldien helburua da, Afrikako zenbait emakumeren ikuspegitik euren lurraldeko errealitatea ezagutzera ematea. Azken saioa, bihar, hilak 6, egingo dute.contributors:

Iazko abenduan hasiera eman zitzaion Afrikar Ikasketen Eskolari jarraipena emanez antolatu dute Haurralde Fundaziokoek “Emakumezkoen Afrika” izeneko biltzarra. Oñatiko Lege-Soziologiako Nazioarteko Erakundean, hau da, unibertsitate zaharrean egin dute lehenengo jardunaldia gaur, hilak 5.

Biltzarraren helburua da, Afrikako genero errealitatea ezagutzera ematea hango emakumeen ikuspegitik. Horretarako, besteak beste, Kamerun, Angola, Ginean Ekuatorial eta Mozambikeko hizlariek berbaldia egin dute.

Afrikako emakumezkoen gaineko biltzarrak, Gobernuz Kanpoko Erakundetako profesionalei, teknikariei eta boluntario, eta Antropologia eta gizarte zientzietako ikasleei zuzendurikoa da.

Gaurko jardunaldia Kooperazioaren gaineko berbaldiaren amaitu dute. Bihar, hilak 6, bestalde, goizean Kamerungo emakumea izango dute mintzagai. Amaitzeko, biltzarraren ebaluazioa egin baino lehen, Mozambikoeko emakumearen egoera aztertuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak