Mendizaleei eskaini die disko berria Juan Carlos Irizarrek

Leire Kortabarria 2004ko mar. 25a, 12:11
Juan Carlos Irizar konposatzaile eta piano jotzaile oñatiarrak mendizaleei eskaini die bere disko berria, Mendiak. Atzo aurkeztu zuen, eguaztena, Donostian.

Mendizale ezagunek babestu zuten Juan Carlos Irizar bere disko aurkezpenean, atzo, Donostian. Hain zuzen, Juanito Oiartzabal, Edurne Pasaban, Josune Bereziartu edo Joxe Ramon Agirre Marron mendizaleak egon ziren.

Mendizale guztioi eskainita dago Irizarren disko berria; baita jardun horretan hil zirenei ere. Horrela bada, Pumori mendian hil ziren bost mendizaleei, Luis Pedro Peña Santiagori, Antton Ibargureni, Felix Iñurrategiri, Xebe Peñari eta hildako mendizale guztioi eskaini die disko berria.

Hamabost abesti dira, eta izenburuetatik igartzen da zer izan duen inspirazio Irizarrek: Besaide, G-II, Himalaya, Josemite, Juanito edo Takolo dira izenburu batzuk (azken hau, Jose Urbietaren omenez).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak