Dena gertu zapatuko punk jaialdirako

Leire Kortabarria 2004ko mar. 18a, 18:06
Orain 21 urteko punk jaialdi handiaren omenezko kontzertua antolatu du Oñatiko Gazte Taldeak. Euskal Herriko zein kanpoko zortzi punk taldek joko dute. Emanaldia 17:00etan hasiko da eta sarrerak 7 eurotan salduko dira.contributors:

Orain 21 urte, Oñatiko pilotalekuan, punk mugimenduko talderik onenetariko batzu elkartu ziren. Hain zuzen, Cicatriz en la Matriz, Vulpess, Ultimo Resorte, Cirrosis, Odio, Basura, Desorden eta RIP taldeek jo zuten ordukoan. Jaialdi handi hura gogora ekartzeko, edo bizi izan ez zutenei haren berri emateko, zortzi talderen kontzertua egongo da zapatuan, hilak 20.

Hona hemen joko duten taldeak: Commando 9 mm (Madril), Subversión X (Santurtzi), Las perras del infierno (Iruñea), Penadas por la ley (Argentina), Makarras (Cadiz), Kañeria 13 (Arrasate), Golpe de Estado (Oñati), eta Josu Distorsión y los del puente romano (Salamanca). Emanaldia 17:00etan hasiko da. Lehenengo lau taldeek jo ondoren, etenaldia egingo dute, eta segidan, jaialdiak aurrera egingo du punk zale guztien gozamenerako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak