Aloña Mendiko eskubaloi saileko talde guztientzat dolu jardunaldia izango da datorren asteburukoa. Izan ere, aurreko ostiralean jakin genuen berri tristea, eskubaloi saileko presidente Pedro Mari Erostarbe Txapas hil egin da.
Otsailaren 29an istripua izan zuen Pedro Mari Erostarbek Baqueira Bereten eskiatzen ari zela. Ordutik bizirik jarraitzeko borrokan aritu da Frantziako Tolosako ospitalean; azkenean, ordea, erorketaren ondorioz egindako zauriek heriotza eragin diote, esan bezala aurreko ostiralean.
1988 urtean hartu zuen Erostarbek Aloña Mendiko eskubaloi saileko presidente kargua. Lan horietatik zertxobait aldenduta zegoen egun, Jabier Etxeberriak egiten ditu presidente lanak, baina eskubaloi sailera lotuta jarraitzen zuen oraindik.
Pedro Mari Erostarberen aldeko hileta elizkizuna gaur arratsaldeko zazpietan izango da Mikel deunaren parrokian.