Mendi Astea abian dago hilaren 21era arte

Leire Kortabarria 2004ko mar. 16a, 12:08
Ikus-entzutekoen emanaldiak eta Piriniotara ikastaro-irteera bat: horiek dira Aloña Mendi elkarteko mendi sailak egunotarako antolatu dituen ekintzak. Abian dago, hortaz, Mendi Astea.

Ikus-entzuteko emanaldiak egongo dira egunero hilaren 18ra arte, eguena. Mendizale ezagunek hartzen dute parte ekitaldi hauetan. Emanaldiak kultura etxean dira, 19:30ean.

Gaur, martitzena, Yosemite eta Naranjo, bi pareta handi era librean izeneko emanaldia egingo dute Eneko eta Iker Pou anaiek. Oraindik amaitzear dagoen 7 kontinente, 7 igoera proiektuaren atal bat aurkeztuko digute. Oraingoan, AEBetako Yosemite mendilerroko eta Europako Tontorretako igoeren berri emango digute.

Bihar, eguaztena, Carlos Vieira eta Mikel Saez de Uraibainek Amerika, ipar eta hego emanaldia egingo dute; eta eguenean, Alberto Iñurrategiren Hire Himalaya ikusteko aukera izango da.

Tena bailarara irteera

Piriniotan ikastaro-irteera antolatu du Aloña Mendik. Asteburua elurretan pasako dute, Tena bailaran. Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da federatua egotea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak