Ikasturte bukaera Artzain Eskolan

Leire Kortabarria 2004ko mar. 9a, 12:18
Gaur, martxoak 9, egingo dituzte Gomistegiko Artzain Eskolakoek ikasturteko azterketak, eta egubakoitzean, hilak 12, diploma eta makila banaketa ekitaldia egingo da, Arantzazun. Hainbat agintari, artzain, eta ikasleon senideak egongo dira bertan.

Ikasturtea bukatzear dago Arantzazuko Artzain Eskolak aurten izan dituen 14 ikasleendako. Gehienak euskaldunak dira (arabarrak, gipuzkoarrak eta bizkaitarrak); bi txiletar, neska eta mutila, eta Ciudad Realeko lagun bat izan dira. Gaur, martitzena, izan dute azterketa eguna: Nikolas Segurola Eskolako arduradunak esan digunez, euren artaldeaz zelan arduratuko diren inguruko proiektua aurkeztu behar izan dute.

Ekitaldia egubakoitzean

Egubakoitzean, hilak 12, artzain direla berresten duten makila eta diploma jasoko dute hamalaurok. Arantzazuko sarreran egingo dute ekitaldia, Artzainen Nazioarteko Kongresua egin zen leku berean, 11:00etan. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailburuorde Asier Albisu egongo da, eta Foru Aldundiko ordezkariak ere bai. Ikasleon gurasoak etorriko dira, eta baita praktikak egin dituzten lekuotako nagusiak ere. Euskal Herri hego eta iparraldean izan dira praktikak aurten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak