Unibertsitatean ezin dela ezkondu erabaki du Udalak

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko ots. 18a, 10:51
Kultura sailak finkatu du Unibertsitatean noiz ezkondu daitekeen eta ezkongaiek bete behar dituzte baldintzak zeintzuk diren. Gobernu Batzordeak ez du onartu proposamena.

Foru Aldundiari galdetu dio Kulturak, Unibertsitatean ezkondu ahal izateko zein baldintza bete behar dituen Udalak. Ondoren arautegi bat prestatu du.

Proposamena ikusi ondoren, puntu hauek jarri dituzte mahai gainean:

  • Oñatiko Udalak bi areto dituela ezkontza zibilak egiteko ( Bake Epaitegia eta udaletxeko areto nagusia )
  • Ordutegia zabala dela ( aste barruan goizez eta arratsaldez eta zapatuetan, 14:00ak arte )
  • Iraupena, gehien jota, 30 minutukoa dela
  • Herriak duen ondare artistiko garrantzitsuenetarikoa dela Unibertsitatea
  • Aurrerantzean, beste edozein eraikin izango dutela gustuko ezkongaiek.

Ezkontza bakarrra

Gaur egun arte, ezkontza bakarra egin da Unibertsitatean. 2003ko otsailaren 13an. Egun hartan, udaletxeko aretoan beste ezkontza bat zegoen eta Bake Epaitegiko ezkontza aretoa itxita zegoen. Foru Aldundiarekin akordio bat egin ostean ospatu zen ezkontza.

Ordutik hona, beste eskaera batzuk jaso ditu Udalak Unibertsitatean ezkontzeko, eta horregatik egin du arautegia Kulturak. Gobernu Batzordeak ez du proposamena onartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak