Bake Epaile kargurako deialdia, zabalik

Leire Kortabarria 2004ko ots. 17a, 12:59
Bake epaile eta ordezkoaren postuak betetzeko deialdia egin du Udalak. Datozen lau urteotan kargu horiek beteko dituzte aukeratutako lagunek. Deialdia zabalik dago martxoaren 6ra arte.contributors:

Oñatin bizi den 18 urtetik gorako edozein izan daiteke Bake Epaile. Ahoz, gutxienez, euskara menperatzea ezinbestekoa izango da.

Zuzenbidean lizentziatua izatea baloratuko da, eta baita langabezian egotea ere. Hala ere, hautaketarako irizpide nagusia elkarrizketa pertsonala izango da. Kanpoan geldituko dira abokatu, prokuradore edo aholkularitza juridiko lanetan dabiltzanak; baita kargu politiko edo sindikalak dituztenak ere.

Bake Epaile batek honako betebeharrak ditu: bere herrian gertatu diren eta larritasun gutxiko falten epaiketak egin eta sententzia eman. Hau da, irainak, bortxak (koakzioak)… Baita, 90,15 eurotik beherako erreklamazioak daudenean.

Erregistro Zibilaren ardura ere izango du, eta jaiotzak, ezkontzak… apuntatu beharko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak