Ikasturte honetan ere, jantziak, apaingarriak eta gainerakoak, irakasle eta ikasleek ikastolan bertan egin dituzte, eskulan gisa. Mozorro hauexek prestatu dituzte aurten:
- Haur Hezkuntza (0 urtekoak): pailazo mozorroa.
- Haur Hezkuntza (urte 1ekoak): txakur mozorroa.
- Haur Hezkuntza (2 urtekoak): txita mozorroa.
- Haur Hezkuntza (3 urtekoak): elurrezko panpin mozorroa.
- Haur Hezkuntza ( 4 urtekoak ): txorimalo mozorroa.
- Haur Hezkuntza ( 5 urtekoak ): txantxiku mozorroa.
- Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara artekoak: Lantzeko inauteriko pertsonaien mozorroak.
Egitaraua
Haur Hezkuntzako ikasleak, jolaslekuan ibiliko dira jolasean, musika eta dantza lagun dutela, jai-giroan, 14:30etik 16:30era. Lehen Hezkuntzakoek berriz, kalejira egingo dute. 16:00ak aldera, plazan amaituko da eta bertan, ikasitako dantzak egingo dituzte.
Arratsaldeko 16:30etik 18:00etara, ikastolako patioan erromeria izango dute Gardoki taldearekin.