Txantxiku ikastola ere inauterietarako gertu

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko ots. 16a, 17:12
Mozorroak ia prest dituzte Txantxiku ikastolako ikasle eta irakasleek. Jai, otsailaren 20an, egubakoitzean, izango dute eta dagoeneko egin dute egitaraua.

Ikasturte honetan ere, jantziak, apaingarriak eta gainerakoak, irakasle eta ikasleek ikastolan bertan egin dituzte, eskulan gisa. Mozorro hauexek prestatu dituzte aurten:

  • Haur Hezkuntza (0 urtekoak): pailazo mozorroa.
  • Haur Hezkuntza (urte 1ekoak): txakur mozorroa.
  • Haur Hezkuntza (2 urtekoak): txita mozorroa.
  • Haur Hezkuntza (3 urtekoak): elurrezko panpin mozorroa.
  • Haur Hezkuntza ( 4 urtekoak ): txorimalo mozorroa.
  • Haur Hezkuntza ( 5 urtekoak ): txantxiku mozorroa.
  • Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara artekoak: Lantzeko inauteriko pertsonaien mozorroak.

Egitaraua

Haur Hezkuntzako ikasleak, jolaslekuan ibiliko dira jolasean, musika eta dantza lagun dutela, jai-giroan, 14:30etik 16:30era. Lehen Hezkuntzakoek berriz, kalejira egingo dute. 16:00ak aldera, plazan amaituko da eta bertan, ikasitako dantzak egingo dituzte.

Arratsaldeko 16:30etik 18:00etara, ikastolako patioan erromeria izango dute Gardoki taldearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak