Asteleheneko Goienkaria aurkeztu dute

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko ots. 6a, 11:52
Datorren otsailaren 16an kaleratuko da Asteleheneko Goienkariaren lehen alea. Atzo iluntzean produktu berri hori aurkeztu zuten udaletxean. Baita GOIENA egitasmoa ere.

Iñaxio Arregi, GOIENAko zuzendari nagusia, Andoni Gartzia, alkatea, eta Amaia Kastaños, Laixan euskara elkarteko presidenteak hitz egin zuten aurkezpenean. Hirurek, bat egin zuten Asteleheneko Goienkariarekin.

Udaletxeko areto nagusian, ordea, beste hainbat lagun ere egon ziren aurkezpenean. Esaterako, Juan Zelaia enpresaria, Mª Karmen Galdos lekaimea, Ereitten herri plataformako kideak, udaleko zinegotziak, Laixan elkarteko kideak, kazetariak, EH-ko zinegotzi ohiak eta Aloña Mendiko ordezkariak, besteak beste.

GOIENA egitasmoa

Astekari berriaz gain, GOIENA proiektua bera ere aurkeztu zuten. Iñaxio Arregik azaldu zituen egitasmo honen ibildea eta asmoak. Goiena Komunikazio Zerbitzuak kooperatibaren barruan, telebista, irratia, internet zerbitzua eta prentsa idatzia sartzen direla azaldu zuen.

Goiena.net

Helburua herriko eta ibarreko notiziak herritarrei helaraztea da. Euskaraz, noski. Eta aldi berean, herritarren interesak eta iritziak jasotzea.

Aukeretako bat, www.goiena.net helbidea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak