Iñaki Galdosek jarraituko du EAko presidente Gipuzkoan

Usoa Agirre 2004ko ots. 6a, 10:06
Iñaki Galdosek segituko du Eusko Alkartasunaren Gipuzkoako presidente izaten aurrerantzean ere. Hala erabaki zuen atzo ordezkarien gehiengoak Donostian egindako herrialdeko batzarrean.

Debako alkatea den Jesus Mari Agirrezabalarekin lehian zegoen Galdos. Gipuzkoako EAko 140 ordezkarien artetik, %70ek Galdosen aldeko botoa eman zuten eta %30ek egin zuten Agirrezabalaren alde.

Galdos izan da orain arteko EAko Gipuzkoako presidentea eta aurrerantzean ere kargu horretan jarraituko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak