Artzaiek zenbat ardi dituzten esan beharko dute

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko ots. 5a, 13:40
Datorren martxoaren 31a baino lehen, Aloñako larreetara zenbat abere eraman nahi dituzten esan beharko diete artzaiek udalari. Baita, Artiako larreetara eraman nahi dituztenak ere.

Maiatzaren 1etik aurrera eraman ahal izango dituzte abereak Aloña eta Artiako larreetara, baina zenbat buru eramango dituzten, datorren martxoaren 31a baino lehen esan beharko diete udalari.

Lehen, Aloñara eramaten ziren abereen kopurua eman behar zuten soikik, baina Aldundiak urtero galdetzen dio udalari San Juan de Artia mendian zenbat abere larreratzen diren. Hori ikusita, udalak erabaki du hango kopurua ere eskatzea artzaiei.

Ondorengo datuak eman behar dituzte artzaiek:

  • Titularraren datuak eta ustiaketaren kodea
  • Ardi eta bildots kopurua
  • Behor eta behi kopurua. Kasu honetan, baita buru bakoitzaren zenbakia ere.

Artzaiek buruko eta urteko ordaindu behar dituzten tasak, udalak ditu.

Iazko kopuruak

Hauxe da, 2003. urtean larreetara eramandako abere kopurua, gutxi gorabehera.

  • Aloñako larretara:29 behi, 3396 ardi, 249 behor eta 14 txabola
  • Artia-Aitzgain-Txirikilekuko larreetara:353 ardi eta 122 behor

Epea aldatu

Aurtengo epe hauek aldatu egin nahi ditu udalak. Datorren urtean, abereen kopurua abenduaren 31a baino lehen jakin nahi du. Horrela, udalak astia izango du larreak eta bestelakoak txukuntzeko eta maitzerako konpontzeko.

Nekazaritza batzordeak, herriko auzo-alkate eta elkarteei emango die erabakia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak