Otsailaren 5ean, eskolen arteko poesia emanaldia egongo da Tolosan, eta Elkar Hezi ikastetxeko ikasleek parte hartuko dute. Leidor zinema aretoan izango da, 18:00etan. Elkar Hezikoez gain, Tolosako eta Baionako gaztetxoek ere esku hartuko dute, nork bere poesiak errezitatuz.
Hilaren 6an, egubakoitza, ikastetxeko 2. Batxilergoko ikasleek antolatutako hitzaldia egongo da, kultura etxean, 19:00etan: Nafarroa Euskal Herriaren Estatu historikoa ote? Nabarralde Elkarteak egingo du berbaldia, eta herritar guztioi dago zabalik.
Gurasoei zuzendutako hitzaldiak ere egongo dira: hilaren 12an, Santa Eskolastika ikastetxean, Inteligentzia emozionala; eta 19an, 26an eta martxoaren 4an, Hijo, cuídate delakoa.
Jaialdiak
Jaiek ere bere tartea izango dute: Santa Eskolastika eguna da otsailaren 13an, eta, urtero bezala, jaialdia egingo dute ikastetxe horretan, ikasleek egindako kantu, dantza eta antzerki saioekin. Azkenik, aratusteetan, hilaren 20an, Txino dantza emanaldia egingo dute ikastetxekoek kaleetan barrena.