Hilaren 4an, eguaztena, hasiko da Euskal Kulturaren Astea, eta 15era arte iraungo du, domeka. Herritar guztioi zabaldutako eskaintza da, eta parte hartzeko aukera asko egongo dira oñatiarrondako.
Hona hemen antolatu duten egitaraua:
- Santa Ageda bezpera (otsailak 4) Eskolan elkartuko dira ikasle, irakasle eta gurasoak 18:00etan, kopla kantari irteteko.
- Marsel magoaren emanaldia (otsailak 7) Santa Ana aretoan izango da, 19:00etan. Sarrera, doan.
- Zinema (otsailak 10) Alhambrako giltza filma eskainiko da Santa Anako zinema aretoan, 18:00etan. Sarrera, doan.
- Oñatiko kobazuloak (otsailak 12 eta 15) Hilaren 12an, eguena, gai horren inguruko hitzaldia eta diaporama egongo da, Institutuan, 18:00etan. 15ean, domeka, Oñatiko kobazulo batera irteera egingo dute. Autobusa egongo da eta doan izango da parte hartzea.
- Ikuskizuna (otsailak 14) Hitzak patriketan ikuskizuna egingo du Hankatxo taldeak Santa Anan, 18:30ean. 3 urtetik aurrerakoei zuzendutako saioa da, eta sarrerak Errekalde eskolan egongo dira salgai aldez aurretik, 3 eurotan.