Oñatiko turismo bulegoan izan gara gaur. Izan ere, bertako arduradunak Madrilera abiatuko dira bihar. FITUR turismo azoka handia egingo da Espainiako hiriburuan gaurtik domekara bitartean, eta Oñati ezagutzera ematera joango dira bertara.
Azken urteotan Debagoieneko gainerako herriekin batera Euskadiko saltokian egin dute turismo eskaintza oñatiarrek. Aurten ere bertan izango dira, baina eskaintza bereziarekin.
Egun osoko ibilbideak aurkeztuko dituzte
Material berria aurkezteko balio du FITURek. Gaurtik ostiralera bitartean profesionalendako egongo da irekita, eta asteburuan nahi duten guztiendako. Gure ibarrean, azken urtea nahikoa ona izan da turismoari dagokionez, eta aurtengo iragarpenak ere onak dira. Debagoienak ondare historikoa eta artistikoa eskaintzen du. Baita nekazal turismoa ere.
Debagoieneko Mankomunitateko turismo arduradunak Madrilen dira dagoeneko. Oñatiko ordezkariak, berriz, bihar joango dira. Oñatiko turismo bulegoko arduradun Izaskun Ormazabalek azaldu digu aurten eskaintza berezia egingo duela Oñatik FITURen. Egun osoko ibilbideak eskainiko dituzte oñatiarrek, eta zazpi ibilbidez osaturiko gida aurkeztuko dute. Ea bada zortea duten, eta gure ibarrean bisitarien kopuruak gora egiten duen datozen hilabeteotan.