Banagunea edo zentralita udaletxean egongo litzateke eta gainontzeko udal eraikinekin konektatutako lukete:
- Zubikoa polikiroldegia.
- Kultura Etxea.
- Bake Epaitegia.
- Turismo Bulegoa.
- Gizarte Zerbitzuak.
- Euskaltegia.
Punta-puntako teknologia
Sistema horri esker, modu erraz batean, eraikin ezberdinetan dauden udal langileek artxiboak eta zerbitzuak trukatzeko aukera izango lukete. Era berean, telefono faktura ere txikiagoa izango litzateke, langileen arteko telefono deiak doanekoak izango lirateke eta.
Wi-Fi sarea martxan jartzeko, eraikin bakoitzean antena txiki batzuk behar dira. Mikrouhinen sareen bidez bidaltzen du informazioa sistema horrek.
Mikel Larrea, Oñatiko zinegotziaren arabera, "hamabost zentimetro inguruko antena horiek ez dute irradiaziorik helarazten eta poltsikoko telefonoen antenek baino 20 aldiz potentzia txikiagoa dute". Zera gaineratu du: "Punta-puntako teknologia da. Hasierako gastua handia bada ere, 38.000 euro inguru, telefono deien ordainagiriak sekulako murrizketa izango du".