Langile eta langabeendako hiru ikastaro deitu ditu Institutuak

Leire Kortabarria 2004ko urt. 28a, 11:45
Kirol ekintzen gidaritza, mekanizazio eta makineriaren mantenimendu arloetan Hezkuntza Ez Arautuko ikastaro bana antolatu du Oñatiko Institutuak. Martxoan hasiko dira, eta lanean edo langabezian daudenei zuzenduta daude.

Honako ikastaroak jarriko ditu abian Institutuak martxoan:

-Kirol Ekintzen multzoan: Orientazioa, arrisku prebentzioa mendian, eta ibilbideak.

-Mekanizazio multzoan: Planoen irakurketa eta interpretazioa.

-Makineriaren mantenimenduan: Energia Fotoboltaikoa: instalazioa eta mantenimendua.

Ikastaroak euskaraz izango dira, astelehenetik eguenera, 16:00etatik 20:00etara, eta 40 ordukoak izango dira. Ikastetxeak agiri bat emango die ikastaroa burutzen duten guztioi. Matrikula epea martxoan hasiko da, baina informazio telefono bat jarri du Institutuak: 943 78 21 50.

Eguzki-energiarekiko interes handia

Ikastaroak gaur egungo lan beharrei begira antolatu ditu Institutuak: Enpresek gero eta gehiago eskatzen dituzte planoak irakurtzen dakizkiten adituak, energia makinak instalatzen eta mantenitzen dituztenak…, dio institutuko zuzendari Kepa Altubek.

Jardunaldi horietako bat, Energia Fotoboltaikoarena, lehen aldiz egingo da Oñatin. Altubek nabarmentzen duenez, jende askok du interesa eguzki-energia aprobetxatzeko plakak ipintzen ikastean. Ikastaro honetan, norberak instalazioa egiten, mantenitzen… ikasiko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak