Kirola, eskola emaitzetarako oztopo?

Leire Kortabarria 2004ko urt. 27a, 18:28
Eskola emaitzak eta kirola gaiaren gaineko hainbat zalantza argitzeko, berbaldia antolatu du Oñatiko eskola kirola batzordeak urtarrilaren 28an, eguaztena.

Kirola egitea ona dela badakigun arren, eguneroko jardunean, kirola egitea ez da eskola errendimendua hobetzeko neurria; hala dio Oñatiko eskola kirolak, eta kezka horrek eraginda, hitzaldi bat deitu dute urtarrilaren 28an, eguaztena. Kultura etxean izango da, 18:30ean, eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako guraso, begirale eta eskolako entrenatzaileei dago zuzenduta.

Eskola emaitzak eta kirola lelopean, hainbat zalantza argitzen saiatuko da Luix Mari Zulaika pedagogoa. Besteak beste: oztopoa da kirola egitea, eskola errendimenduari begira? Laguntzen ote du kirola egiteak eskolako emaitzak hobetzen? Zein leku izan beharko lukete ikasleon bizitzan ikasketok, eta kirolak?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak