"Kudeaketa hedatua: e-business eta e-lana" jardunaldiak

Usoa Agirre 2004ko urt. 27a, 10:25
Mondragon Unibertsitateak eta LKS-k "Kudeaketa hedatua: e-business eta e-lana" jardunaldiak antolatu dituzte Oñatin. Jardunaldi horietan Mondragon Unibertsiateak, Ikerlanek eta MSI-k enpresetako extraneta eta intraneta aztertuko dituzte. Otsailaren 3an eta 4an izango dira, Oñatiko Unibertsitateko Areto Nagusian.

Enpresako kanpo eta barne informazio sistemak aldatzean kudeaketa sistemak ere aldatu egiten dira eta eragin zuzena dute eguneroko lanean. Hori dela eta, enpresen kanpo eta barne komunikazioa izango dira jardunaldietako ardatzak.

Horrez gain, Europar Batasuneko V. Esparru Programako "K-FLOW" plataformaren berri emango dute hizlariek. Frantziako, Italiako eta Erresuma Batuko hizlariek ere parte hartuko dute jardunaldietan. K-FLOW plataformaren berri emango dute eta hainbat enpresatako adibide praktikoak ere eskainiko dituzte.

Jardunaldien gaineko informazio gehiago duzue ETEO-ren webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak