Euren bertsioa azalduko dute jendaurrean ekainaren 14ko gertakizunengatik auziperatutako 10 lagunek

Leire Kortabarria 2004ko urt. 26a, 13:13
Otsailaren 2an epaitu egingo dituzte hamar oñatiar, udalbatzak sortu ziren eguneko gertakizunak direla-eta, mehatxuak, erasoak eta irainak leporatuta. Hori salatzeko jendaurreko agerraldia egingo dute urtarrilaren 28an, eguaztena.

Udalbatza osatzeko egin zen osoko bilkuraren harira, hainbat gertakizun egon ziren Oñatiko udaletxe inguruan ekainaren 14an. Hori dela-eta, salaketa jarri zien Ertzaintzak Ereitten plataformako zortzi kideri eta zinegotzi izandako beste bi laguni. Marijo Altube, Juan Joxe Egaña, Mikel Martin, Arantxa Altzelai, Aitor Lizarralde, Jon Egaña, Jabier Altube, Jesus Urmeneta, Karmelo Arregi eta Aitor Mendi dira. Hori ukatzeko eta euren irakurketa eskaintzeko agerraldia egingo dute urtarrilaren 28an, kultura etxean, 18:30ean.

Enkausatuok diote une hartan urduritasuna zela nagusi, baina ez zela ezer gertatu. Kontraesan eta zentzurik gabeko gauza asko dago: adibidez, une horretan han ez zeuden bi lagun enkausatu dituzte, diote. Euren esanetan neurriz kanpoko jarrera bat justifikatzeko modua izan dira salaketak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak