Joskintza ikastaroa Yohana Madinabeitia diseinatzailearen eskutik

Leire Kortabarria 2004ko urt. 23a, 18:42
Joskintza "adin guztietako jendeari, gizonezko zein emakumezkooi" hurbiltzeko asmoz, ikastaroa deitu dute Udal Kultura sailak eta Yohana Madinabeitia diseinatzaile oñatiarrak.

Joskintza ikastaroa martxoaren 1ean hasiko da eta, iraungo dituen 40 orduotan, joskintzaren oinarriak irakatsiko ditu Yohana Madinabeitia diseinatzaileak: "Botoiak josten, bajuak hartzen, kremailerak ipintzen… irakatsiko dut, lehenengo eskuz eta gero josteko makinarekin. Erraz egiteko moduko osagarriak ere egingo ditugu eskolotan: bufandak, kapelak, eta abar", azaltzen du Yohanak.

Izena emateko

Martitzen eta eguenetan emango ditu Yohanak eskola horiek, 20:00etatik 21:30era eta 19:00etatik 21:00etara, hau da, bi taldetan, Olakua auzoan. Izenemate epea otsailaren 2tik 13ra bitartean egin ahal izango duzue, kultura etxean, eta 33 euro kostatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak