Oñati, ur barik

Leire Kortabarria 2004ko urt. 23a, 11:12
Ur horniketa etenda geldituko da gaur Oñatin. Izan ere, leku batzuetan ez dute dagoeneko urik. Urkulutik doan hodi nagusi bat hondatu egin da, eta hori konpondu arte, ez da ur zerbitzurik egongo inon ere.

Ez etxe, ez denda, ez taberna… inon ez da ur zerbitzurik egongo gaur herrian, harik eta urtegitik datorren hodia konpondu arte. Udalak esan duenez, konponketa lanok konplikatuak dira, eta ez dakigu zenbat iraungo duten: berdin izan daitezke lau ordu, zein zortzi.

Hodietan geratzen zena

Goiz partean, txorrota ireki eta oraindik bazegoen ura Oñatin: izan ere, hoditerian geratzen zen ura zen hori. Bilduta zegoena gastatzen joan den neurrian sumatu dute herritarrek arazoren bat zegoela.

Orain, Udala ahalik eta leku guztietara abisatzen ari da, arazoaren berri emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak