Udal Enplegu eta Gizarte Zerbitzuak tokiz aldatu dituzte

Oihana Elorza Gorostiza 2004ko urt. 22a, 11:30
Bidebarrieta 12ra aldatu dituzte zerbitzu hauek eta bihar inauguratuko dituzte bulego berriak. Goizeko 11:30etan hasiko da ekitaldia eta herriko, ibarreko eta aldundiko agintariak izango dira bertan.

Bi udal departamentu aldatu dituzte Bidebarrieta 12ra: Gizarte Zerbitzuena eta Teknologia eta Informazio Gizarteena. Lehenengoaren barruan, Gizarte Laguntzaileak eta Prebentzio Zerbitzua sartzen dira, eta bigarrenaren barruan, Enplegu Zerbitzua.

Orain arte udaletxean egon dira zerbitzu hauek baina, bertara iristeko oztopo arkitektonikoak zeuden. Eskailera ugari igo behar ziren bulego hauetara iristeko, eta orokorrean, hirugarren adinekoak eta elbarrituak joaten dira zerbitzu hauetara. Lokal berri hauetan oztopo arkitektoniko horiek ezabatu egin dituzte eta zerbitzu hobea eskainiko zaio herritarrari. Bestetik, gizarte zerbitzu guztiak lokal berean egongo dira.

Agintari eta gonbidatu ugari

Bulego berri hauek bihar goizean inauguratuko dituzte, goizeko 11:30etan, eta agintari eta gonbidatu ugari egongo dira.

Egongo direnen artean daude:

  • Oñatiko alkatea, Andoni Garzia
  • Rosarito Galdos, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia
  • Ester Larrañaga eta Jose Luis Madrazo, Gipuzkoako Aldundia

Gonbidatuta daudenak:

  • Ibarreko udaletako Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak eta teknikariak
  • Oñatiko Caritas zerbitzua, jubilatuen elkartea eta parrokoa
  • Gizarte Zerbitzuarekin kontratua duten enpresetako ordezkariak
  • Aurreko agintaldietako alkateak, Eli Galdos eta Anjel Iturbe
  • Aurreko Gizarte zinegotzia, Axun Billar

Helbide berria

Bidebarrieta 12, behea. Telefono zenbakia: 943-03-77-00. Ordutegia, goizez: 9:00etatik 14:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak