Arrate Kultur Elkarteak margo erakusketak antolatzen ditu Topaleku bere gunean, eta Diego Moyua Ziordia margolari oñatiarrak hantxe erakutsiko ditu bere olio-lan berrienak. Urtarrilaren 23tik otsailaren 1era arte izango da erakusketa bisitatzeko aukera, Eibarko Zuloagatarren kaleko 3.ean, 19:00etatik 21:00etara, astegunetan, eta, ordutegi horretaz gain, 12:00etatik 14:00etara, zapatu eta jai egunetan.
Hainbat debagoiendar
Moiua ez da Arrate Kultura Elkarteak erakusketa egiteko aukeratzen duen lehen debagoiendarra. Hilaren 18ra arte, bergarar baten lanak izan dira bertan ikusgai, Mikel Araiztegirenak, hain zuzen ere.