Hiru zauritu Oñatin gertaturiko istripu larrian

Gorka Etxabe 2004ko urt. 14a, 12:19
Istripu larria gertatu zen Oñatin martitzen arratsaldean. 18:45ean gertatu zen istripua, San Prudentzioko bidegurutzetik Oñatira doan bidean. Zumadia altzariak denda dagoen toki parean.Gipuzkoa-2630 errepidea da hori. Hiru autok elkar jo zuten aurrez aurre eta kolpearen ondorioz, hiru gazte oñatiar zauritu ziren.

Volskwagen Golf bateko gidariak jasan zituen zauri larrienak, Peugeot 206 bateko gidaria eta laguntzailea ere ospitalera eraman zituzten, eta hirugarren autoa Jeep Cheeroke bat izan zen. Hirurek egin zuten talka 18:45ean.

Zaurituak hiru oñatiar gazte dira, hirurak ere Arrasateko Eskualde Ospitalera eraman zituzten. Bat oso larri, 25 urteko gizonezko bat, M.A.H.D inizialduna. Beste biak, 27 urteko gizonezko bat J.P.I inizialduna eta 22 urteko emakumezko bat, N.C.A, zauri arinagoekin eraman zituzten.

Ertzaintzak errepidea itxi behar izan zuen une batez, eta auto ilara luzeak sortu ziren Oñati eta San Prudentzio artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak