Odol emaileek 2004ko egutegia antolatu dute

Leire Kortabarria 2004ko urt. 12a, 13:35
Oñatiko Odol Emaileen Batzordeak gertu dauka bere urte osoko egutegia. Urteko lehenengo eguna urtarrilaren 16a da, egubakoitza.

Hilero antolatu ditu odol-ateratzeak Oñatiko batzordeak, uztailean eta abuztuan izan ezik. Hona hemen odola ematera joateko egunak: urtarrilean, hilaren 16an; otsailaren 13a; martxoaren 12a; apirilaren 23a; maiatzaren 14a; ekainaren 11; irailaren 17a; urriaren 15a; azaroaren 12a; eta abenduaren 10a, guztiak egubakoitzak. Ateratze guztiok Txantxiku Ikastolan izango dira, 18:00etatik 20:00etara.

Mugak

Batzordeak gogorarazten duenez, ez da komenigarria muga jakin batetik gora odola ematea. Emakumeondako, urtean hiru odol-ateratze da muga; lau hilabetero ematea gomendatzen dute. Gizonezkook, berriz, lau aldiz eman dezakete odola urtean, gehienez ere; hiru hilabetean behin, gutxi gorabehera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak