Foru Aldundiaren urrezko domina jasoko du Juan Zelaiak

Oihana Elorza Gorostiza 2003ko abe. 23a, 10:10
Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen sari gorena, urrezko domina, jasoko du gaur eguerdian, Juan Zelaia enpresaburuak. Zelaiaz gain, Iñaki Gabilondo kazetaria eta Jose Maria Setien Donostiako gotzain emerituak ere jasoko dute.

" Gizartearentzat hiritar eredugarriak " izateagatik jasoko dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren urrezko domina, Juan Zelaia, Iñaki Gabilondo eta Jose Maria Setienek.

Gipuzkoako biztanleen zerbitzura egindako ibilbide luzeak saritzen ditu Aldundiak domina hauekin. Orain dela bost urte eman zituzten sariok azken aldiz eta aurten izendapenak berreskuratzeko erabakia hartu dute.

Enpresaburua bakarrik ez

Juan Zelaia Letamendiak 83 urte ditu eta Ingeneritza Industrialean doktorea da.

Txileko senide batek iradokita, Cegasa pila-enpresa ipini zuen abian. Ondoren beste hainbat industria ekimenetan ere jardun du eta egun ere badihardu.

Enpresaburua da Juan Zelaia, baina bizitzako alde sozial eta kulturalaz beti kezkati egon da. Euskal kulturako zein kiroleko hainbat ekimenen bultzatu ditu eta beste hainbatetan lagundu du. Adibidez, UZEI ( terminologia zentroa ), Everesterako Tximist espedizioa ...

Ez da lehenengo saria

Gaur jasoko duen sariaz gain, beste hainbat ere jaso ditu Juan Zelaiak. Esaterako, Sabino Arana Fundazioarena, Araba Euskaratzeko taldeak emandakoa. Merkataritza Ganberak XX. Mendeko Gipuzkoako enpresaburu onenaren artean hautatu zuen eta 2001. urtean, Anton Abbadia saria eman zioten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak