" Gizartearentzat hiritar eredugarriak " izateagatik jasoko dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren urrezko domina, Juan Zelaia, Iñaki Gabilondo eta Jose Maria Setienek.
Gipuzkoako biztanleen zerbitzura egindako ibilbide luzeak saritzen ditu Aldundiak domina hauekin. Orain dela bost urte eman zituzten sariok azken aldiz eta aurten izendapenak berreskuratzeko erabakia hartu dute.
Enpresaburua bakarrik ez
Juan Zelaia Letamendiak 83 urte ditu eta Ingeneritza Industrialean doktorea da.
Txileko senide batek iradokita, Cegasa pila-enpresa ipini zuen abian. Ondoren beste hainbat industria ekimenetan ere jardun du eta egun ere badihardu.
Enpresaburua da Juan Zelaia, baina bizitzako alde sozial eta kulturalaz beti kezkati egon da. Euskal kulturako zein kiroleko hainbat ekimenen bultzatu ditu eta beste hainbatetan lagundu du. Adibidez, UZEI ( terminologia zentroa ), Everesterako Tximist espedizioa ...
Ez da lehenengo saria
Gaur jasoko duen sariaz gain, beste hainbat ere jaso ditu Juan Zelaiak. Esaterako, Sabino Arana Fundazioarena, Araba Euskaratzeko taldeak emandakoa. Merkataritza Ganberak XX. Mendeko Gipuzkoako enpresaburu onenaren artean hautatu zuen eta 2001. urtean, Anton Abbadia saria eman zioten.