Bidezko Merkataritza denda egongo da zabalik asteburuan

Leire Kortabarria 2003ko abe. 17a, 11:14
Bidezko Merkataritza salmenta postua zabalduko du Parrokiako Misio Taldeak asteburuan.contributors:

Txantxi Kirolak denda egon zen lokalean egokituko du Oñatiko Parrokiako Misio Taldeak bere bidezko merkataritza denda. Egubakoitzean, abenduak 19, zabalduko dute, domekara arte, abenduak 21. Bidezko Merkataritzako janariak eta Afrikako artisautza produktuak salduko dituzte. Denda egubakoitz arratsaldean irekiko dute, eta zapatu eta domekan goiz eta arratsaldez egongo da zabalik.

Bidezko Merkataritza eta hirugarren munduko herrialdeekiko harremanak sustatzearen inguruko kezka ez da berria Oñatin. Horren adibide da Elkar Hezi ikastetxeak hilaren 13an egindako azoka; bertan, hainbat Gobernuz Kanpoko Erakundek hartu zuten parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak