Goienak jakin ahal izan duenez Aloña Mendiren Txirrindularitza sailak eta Oñatiko Udalak egindako ahaleginek izan dute emaitza: 2005eko Euskal Herriko Itzulia Oñatin amaituko da.
Euskal Herriko Itzuliaren ohiko eskemari jarraituz, azken etapako lehen sektorea herrian amaituko da, eta arratsaldean erlojupekoa izango da Oñatin bertan. Dena dela, ibilbidea zehaztu gabe dago oraindik.
2004an Bergaran hasi
Oñatiren txanda iritxi aurretik, ordea, Debagoieneko beste herri batek ere izango du Euskal Herriko Itzuliaren etapa bat antolatzeko ardura. Izan ere, datorren urtean Bergaran hasiko da lasterketa. Lehenengo etapa herrian hasi eta amaituko da, eta bigarrena ere Bergaran bertan hasiko da.