Makalena elkarteak mende laurdena beteko du

Oihana Elorza Gorostiza 2003ko abe. 15a, 15:19
Datorren abuztuan beteko ditu Makalena elkarteak 25 urte eta bazkideek prestatu dute egitaraua urteurren hori ospatzeko. Dena taldean prestatu dute, dena musu truk, eta dena euskaraz. Urtarrilean hasten dira ekitaldiak.

Urtarrilean hasi eta hilabete bakoitzerako hiru- lau bat ekitaldi antolatu dituzte. Hiru motatako ekitaldiak: kulturalak, kirol arlokoak eta aisialdirakoak.

Mus eta tute txapelketak, txiste afaria, gaztaina jana, diapositiba emanaldiak, meza, erakusketak, txokolatada, antzerkia, mendi irteerak, kontzertuak, mahai inguruak eta txangoak. Ekitaldi batzuk soilik bazkideentzat dira, beste batzuk bazkide eta etxekoentzat eta gainontzekoak oñatiar guztientzat.

Dentarik antolatu dute. Dena taldean, dena musu truk eta dena euskaraz.

Inoiz egin ez diren ekintzak

Oñatin lehenengo aldiz egingo diren ekitaldiak ere antolatu dituzte. Esaterako, San Migeletako danborradaren historia kontatuko dute hitzaldi batean, Korpusetako kofradia eta dantzen garrantziaz arituko dira beste egun batean eta Oñatiko txistularien inguruan ere mintzatuko dira. Oraindik ez dituzte ekitaldien eguna, tokia eta ordua zehaztu, baina heldu ahala jakin araziko dituzte.

Ekitaldi guztiak bazkideek eurak antolatu dituzte. Elkarte edo talde ezberdinetan sartuta daude asko, zaletasu ezberdinak dituzte eta dena denen artean antolatu dute.

Sariak ere bai

Egun 75 bazkide ditu Makalena Elkarteak eta Parisera bidaia bat zozketatuko dute denen artean. Ekitaldietan parte hartzen duen bazkide bakoitzak zenbaki bat jasoko du eta zenbaki horien artean egingo da zozketa.

Gainera, mutil-zaharrek sari berezia dute. Duela 25 urte 62 lagunek inauguratu zuten elkartea. Horietako batzuk ezkongabe daude oraindik, eta elkarteak ezkontzako txanpaina ordainduko du mutil-zahar dagoen bazkide bat datorren urtean ezkontzen bada.

Gastuak

Antolatu dituzten ekitaldiak ordaintzeko, bazkide bakoitzak 6€ jarriko ditu hilero. Horrez gain, Oñatiko udala, Ulma eta Euskadiko Kutxaren laguntza izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak