Fagor Industrialek lantokia irekiko du Turkian

Gorka Etxabe 2003ko abe. 10a, 14:50
Turkian irekiko du lantokia Fagor Industrialek. Bost milioi euro inbertituko ditu Turkian eraikiko duen lantokian. Datorren urteko lehenengo hiruhilekoan hasiko dira eraikitzen enpresa berria. Hotzeko armairuak eta mahaiak egingo dituzte ostalaritza eta sukaldaritza sektoreetarako.

Egoitza Oñatin duen eta MCCkoa den Fagor Industrial kooperatibak 5 milioi euro inbertituko ditu Turkian lantoki bat eraikitzeko. Istanbuletik gertu dagoen industria eremu batean eraikiko dute. Fagorrek jakitera eman duenez, datorren urteko lehenengo hiruhilekoan hasiko dira eraikitzen, eta 2004 urtearen amaierarako nahi dute enpresa martxan egotea.

Lehenengo fasean, hotzeko armairuak eta mahaiak egingo ditu ostalaritza eta sukaldaritza sektoreetarako. Bigarren fasean merkaturatzen zailak diren produktuak egitea aurreikusita dago. 75 langile izango ditu enpresa berriak.

Fakturazioari dagokionez, Fagor Industrialek aurreikusi du 7 milioi euro fakturatzea 2005.urterako. MCCk beste enpresa bat ere badu Istanbulen, Copreci enpresaren lantoki bat, hain justu ere.

Fagor Industrialek gaur egun 12 herrialdetan ordezkaritza komertzialak ditu, baita bost ekoizpen planta ere. Horietatik bi Kordobako Lucena herrian, bat Katalunian, beste bat Frantzian eta Oñatin zentrala. Ikasturte honetan nahi du 102 milioi euro fakturatzea, horietatik %45 atzerriko salmentetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak