Lehenengo aldiz EHNA egiteko aukera egongo da Oñatin

Leire Kortabarria 2003ko abe. 10a, 13:10
EHNA (Euskal Herriko Naziotasun Aitorpena) agiria egiteko aukera izango da lehenengo aldiz Oñatin, abenduaren 13an eta 14an, zapatua eta domeka.

Bai Euskal Herriari taldeak bultzatutako naziotasun aitorpen agiria da EHNA. Abenduaren 13an eta 14an, Oñatiko taldeak EHNAk tramitatuko ditu; izan ere, Bai Euskal Herriari erakundeak Euskal Herri osoan EHNA eguna deitu du. Oñatiren kasuan, Foruen plazan egongo dira, 12:00etatik, 14:00etara. EHNA egin gura duenak honakoak eraman beharko ditu: hiru argazki, errolda zertifikatua eta 15 euro. Errolda zertifikatua udaletxean eskatu behar da.

Bestalde, EHNA egiteko ez dago 18 urtetik gorakoa izan beharrik; adin txikikoen kasuan, Familia Liburuaren kopia bat eraman beharko da.

Orain arte, Oñatin ez da EHNA egiteko aukerarik izan. Aurrerantzean, arduradunek espero dute EHNA modu egonkorrean tramitatu ahal izateko bulego bat zabaltzea.

ENA agiria

EHNA agiriaz gain, ENA izenekoa ere badago (Euskal Nortasun Agiria). Biok ez dute elkarrekin inongo zerikusirik. ENA taldea izeneko erakundeak bultzatu zuen Euskal Nortasun Agiria orain dela urte batzuk. EHNA agiria, ordea, Bai Euskal Herriari ekimenak Udalbiltzari aurkeztutako sinadura eta eskaera batzuen harira sortu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak