Perkusio ikastaroa antolatu du Laixanek

Oihana Elorza Gorostiza 2003ko abe. 9a, 10:39
Urtarrila eta otsailean izango da ikastaroa eta edonorentzako da. Tinbalaz aparte bestelako instrumentoak ere landuko dira. Gaztelekuan izango da eta izena emateko epea zabalik dago.

Arrasateko Iñaki Ruiz da irakaslea eta tinbalaz gain bestelakoak ere landuko dira. Irakasleak berak 10 bat instrumentu ezberdin ditu eta ikasleak berea eraman dezake. Denak batera jo eta ikasteko aukera egongo da. Edonorentzako da, bai hasi berrientzat nahiz dakienentzat.

Izena eman

Lehenengo aldiz antolatu du Laixanek Perkusio ikastaroa. Gaztelekuan egingo da urtarrila eta otsaileko ostegunetan ( 19:00etatik 21:00etara) eta izena emateko epea zabalik dago urtarrilaren 6a arte. 18€ ordaindu behar da, Laixaneko bazkideok, 15€.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak