Ruper Ordorikaren azken diskoko kantu baten izenburu berarekin antolatu da egun hau. Berria eta Irunberriko Arangoiti ikastolaren aldeko eguna izango da.
Ekitaldi asko
Abenduaren 20an, zapatua, egingo da egun berezi hau eta ekitaldi bat baino gehiago antolatu dira ordurako:
- 11:00etan Foruen enparantzan: " Oñati gehixau ezauketan " herri ibilaldia( Jerardo Elortzarekin )
- 19:00etan Gaztelekuan: Mahai ingurua. Gaia: euskararen egoera gaur egun. Partehartzaileak: Jose Luis Fernandez Maure ( moderatzailea ) eta Jerardo Elortza, Olatz Osa eta Elias Zumalde ( mahaikideak )
- 22:30etan Zubiko pilotalekuan: Ruper Ordorikaren kontzertua
Sarrerak salgai
Asteburu honetan bertan jarriko dira salgai Ruper Ordorikaren kontzerturako sarrerak. Kultur Etxean, Turismo Bulegoan, Laixanen eta Guria, Luis eta Otamendi tabernetan. Aurrez 8 eurotan, eta 10 egunean bertan.
Egunkarixaren lagunak, Laixan euskara elkartea, Kultura eta Gaztedia saila eta Oñatiko udala dira antolatzaileak.