Udalak 27.000 euro inbertituko ditu Gabonetako argiak ipintzen

Leire Kortabarria 2003ko abe. 4a, 14:33
Asteburutik aurrera ipiniko dituzte Oñatiko kaleotan Gabonetako argiak. Aurtengo aurrekontua 26.800 eurokoa izan da (lau milioi eta erdi pezeta).contributors:

Oñatiko Udalak Astigarragako Maycolux enpresa kontratatu du Gabonetako argi eta kaleko apaingarriak ipintzeko, azken urteotan bezalaxe. Abenduaren 7tik 10era bitartean ipiniko ditu Maycolux-ek kaleotako argiak. Egun horietan ere aurreikusten du Udalak Foruen plazan Gabonetako zuhaitza ere ipintzea.

Gabonetako zuhaitzaren tradizioa aspalditik dator Oñatin; ez da gauza bera gertatzen Gabonetako argiekin, eta hauek orain dela urte gutxi batzuk hasi ziren ipintzen.

Udalak espero du aurten arazorik ez egotea argiokin. Izan ere, aurreko urteotan, bonbilak sarritan apurtuta agertzen ziren, eta apaingarriak ipintzea ere zalantzan jartzen zuten ahotsak entzun ziren. Hala ere, herritarrok gustura daude apaingarriokin, eta aurten ere ipintzea erabaki du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak