Aloña Mendirekin eskiatzera

Julen Iriondo 2003ko abe. 3a, 20:37
Aloña Mendiren eski sailak hainbat irteera antolatu ditu negu honetan eskiatzera joateko. Baqueirara, Luz-Ardidenera, Formigalera, Andorrara eta Alpeetara izango dira irteerak.

Hauxe da Aloña Mendiren eski sailak negu honetarako antolatu dituen irteeren zerrenda.

  • Baqueirara: urtarrilak 16-17-18 eta otsailak 6-7-8.
  • Luz Ardiden: otsailak 13-14-15.
  • Formigal: martxoak 12-13-14.
  • Andorra: martxoak 18-19-20-21.
  • Alpeak (Cervinia): apirilaren 10etik 17ra.

Irteeretarako izena emateko Aloña Mendi tabernara joan behar da, asteartetan edo asteazkenetan, 19.00etatik 21.00etara. Plaza mugatuak dira eta eski saileko arduradunek izena garaiz ematea gomendatzen dute, irteera baino 15 egun lehenago behintzat.

Forfaita, Oñatin erosita merkeago

Aloña Mendiren eski sailak antolaturiko irteeren prezioak askotarikoak dira, tokiaren eta garaiaren araberakoak. Informazio zehatzagoa eski sailean bertan jaso ahal izango duzue.

Aloña Mendiren irteerak albo batera utzita, aurten ere Astun, Candanchu eta Formigalerako forfaitak Oñatin bertan erosteko aukera izango da, Mendizabal kirol dendan, eta estazioan bertan baino merkeago gainera.

  • Astun: Estazioan 28(23)* euro, Oñatin 26 (21).
  • Candanchu: Estazioan 28(23), Oñatin 25(20).
  • Formigal: Estazioan 28(22), Oñatin 25(20).

*Parentesi artekoa gazteentzako forfaitaren prezioa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak