Korpus dantzak, CDan

Oihana Elorza Gorostiza 2003ko abe. 2a, 00:49
Euskal Dantzarien Biltzarrak bultzatuta, " Gipuzkoako Dantzak " CD bikoitza atera du Elkarrek. Oñatiko txistulariek jotzen dituzte Korpuseko Dantzak.

CD bikoitzean, txisturako sortuak diren Gipuzkoako dantza popularren bilduma aurkeztu du Euskal Dantzarien Biltzarrak .Elkar argitaletxeak atera du lana eta Durangoko azokan egongo da salgai. Guztira 46 dantza jaso ditu CD bikoitzak.

Alde batetik,Jose Ignazio Ansorenaren zuzendaritzapean dagoen Donostiako Udal Txistularien Bandak hartzen du parte ( makila dantza, ezpata dantza, agurra, zinta dantza ...). Bestetik, herri ezberdinetako udal txistularien bandek: Tolosa, Lizartza, Berastegi, Zumarraga, Legazpia, Deba ... eta Oñati. Hauek, herrian herriko dantzak sartu dituzte.

Korpus dantzak

Oñatiko 4 txistulariek Korpus dantzak grabatu dituzte lan honetarako: San Migel Dantza, Banako, Launako, Zortziko eta Arku Dantza. Elkar argitaletxeak Donostian duen egoitzan grabatu dituzte.

"Gipuzkoako dantzak"

Dantzariaren pausoan grabatutako doinuak dira. Orain arteko diskoetan txistulariek bere martxan jo dituzte piezak, dantzariari begiratu gabe. Lan honetan berriz, dantza egiteko doinuak daude. Oso disko baliagarria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak